Xabier Etxanizen kritika literarioa Les Mille et Une Nuits
“Frantziaren botere politikoa letren arloan ere nabaria zen( XVIII. mendeko Europan); La Fontaine eta Perraulten ondoren hirugarren izen bat dugu: Antoine Galland. Politikari eta orientalista frantses horrek arabiar herri tradizioko altxor handienetakoa ekarri zuen Europara: Les Mille et Une Nuits, contes arabes traduits en français; 1704 eta 1712 bitartean, hamar tomo argitaratu zituen, eta bere heriotzaren ondoren, 1717an, beste bi tomo gehiago Mila gau eta bat gehiago bilduma ezaguna itzuliz. Galland-ek arabiar kultura ekarri zuen Europara, Patxi Zubizarretak Ali Baba eta berrogei lapurrak liburuaren hitzaurrean dioen bezala: “Europara sentsibilitate, sentsualitate eta mundu exotiko berriak ekarri zituzten(...) lehen bertsio hau oso ongi onartua izan zen, onartua eta Europako hainbat hizkuntzatara itzulia”(Zubizarreta, 1993:10). Gallanden itzulpen horrek berebiziko garrantzia du, eta ez bakarrik arabiarren tradizioa ekartzeagatik, baita zubi moduan erabilia izan zelako eta arabieraren eta Europako beste hizkuntzen artea.XVIII. mende hasieraren ekarritako ipuin bilduma horrek leku berezia du egungo haur eta gazte literaturan. Xerazadek kontaturiko ipuinen artean aurkitzen dira haur eta gazte literaturan klasikotzat hartzen diren Ali Baba, Sinbad, Aladin...eta hainbat ipuin miresgarri. Gallandek moldaketa ugari sartu zituen ipuinetan, poemak ezabatu zituen eta bere garairako gaitzesgarri ziren pasarteak moldatu. Horretaz gain, eskuizkribu siriar batean oinarritu zen bilduma egiterakoan, baina jatorri ezberdineko ipuinez osatu zuen hau. Baina jatorriari buruzko eztabaida horiek alde batera utzita, argi dago Gallanden ipuin bildumak eragin handia izan zuela Europako literaturan, eta zer esanik ez haur eta gaztetxoen irakurgaietan, XVIII. mende horren bukaera aldera hasi baitziren ipuin ezagunenak argitaratzen liburu gisa. Baina hori baino lehen aldaketa handiak gertatu ziren gizartean.” Xabier Etxaniz. Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historia. 1997:14.
Mila gau eta bat gehiago antzinatik datorkigun istorio eta ipuin bilduma ezaguna da. Jakitunek diotenez, ipuin hauen jatorria bilatzeko XII, XIII eta XIV. mendeetara jo beharra dago, baina badira mila urte inguru dituztenak ere. Ondoren herria eta, batez ere, ipuin kontalariak izan dira narrazio hauek kontatzearen ondorioz birsortu egin dituztenak. Baina esan bezala, denboran oso atzera egin behar da ipuin hauen jatorria aurkitzeko, bai denboran bai espazioan: India, Pertsia zaharra, Egipto... Mila gau eta bat gehiago bilduman era askotako ipuinak irakur ditzakegu: mitologikoak eta fantastikoak, errealistak eta satirikoak, historikoak...; baina denak ala denak ere istorio nagusi batean txertatuak eta harilduak, izanez ere, Xariarrek hil ez dezan, Xerazadek gauero-gauero ipuin xarmangarri bat kontatu behar baitio. Hona hemen Xerazaderen dohainez dakiguna: Liburuak, antzinako gertakizun zaharrak, leiendak, iraganeko erregeen historiak eta poeta guztien idazlanak irakurriak zituen. Antzinako herri, errege eta poeten liburuetatik mila bildu eta etxean zeuzkala zioten. Oso hiztun ona zen eta edonork entzuten zuen atseginez berak zioenez. Txikilu. Xerazaderen Gauak. 1992:19.
Ipuin hauen zabalkundea Europan XVIII. mende hasieran gertatu zen, Antoine Galland orientalista frantsesak (1647-1715) atalka-atalka bilduma honetako ipuin ugari eta Korana itzuli zituenean. Ipuin hauek Europara sentsibilitate, sentsualitate eta mundu exotiko berriak ekarri zituzten(...) lehen bertsio hau oso ongi onartua izan zen, onartua eta Europako hainbat hizkuntzatara itzulia. Antoine Gallanden itzulpenaren gainean esan diren gauzen artean, hitzaurre honetara Juan Vernet-en hitzak ekarriko ditugu. Jakitun honek Gallanden itzulpena ez dela osoa oroitarazten digu (gogoan izan behar da, bestalde, Antoine Gallanden itzulpena ahoz jasotako ipuinetan eta zenbait eskuizkributan oinarritu zela), eta bildumaren laurdenera baino ez dela iristen. Itzulpen honek, esate baterako, “Aladino eta lanpara miresgarria” eta “Ali Baba eta berrogei lapurrak” zekartzan; garai hartako gizarte frantziarraren amorrua eragingo zuten hainbat pasarte moldatu egiten zituen, eta baita gure liburuan han-hemenka agertzen diren poema ugari ezabatu ere. Baina guztiarekin ere, bai bere idazkera bai bere aurkezpena oso bat zetozen Eguzki erregearen (Luis XIV) gortesauek Ekialdeaz zuten ideiarekin: hortik bere arrakasta eta imitazioak. Juan Vernet. Las mil y una noches. 1990:XXXV. or. Esanak esan, Mila gau eta bat gehiago literatura arabiarra ezagutzen hasteko oso baliogarria gertatu zen eta berebiziko eragina izan zuen orduko idazle eta pentsalarien artean. Are gehiago: arabiarrek beraiek ere harrez gero aintzakotzat hartu zuten ordura arte nahiko gutxietsia izan zuten obra erraldoi eta luze hau. Eta bilduma honen luzetasuna aipatu dugula, XVIII. mendean zabaldu zen mehatxu bitxia datorkigu gogora, alegia, inork ezingo zuela liburu osoaren irakurketa amaitu, lehenago denok berdintzen gaituen Herioak eraman egingo zuelako... Alabaina, eta irakurlearen lasaitasunerako, ondoren aurkezten dugun itzulpena ipuin bakar bati dagokio, bilduma honetan oso entzutetsua egin den Ali Baba eta berrogei lapurrak ipuinari hain zuzen ere. Itzulpena egiteko Antoine Gallanden frantses bertsioan oinarritu gara, eta esan beharrik ez dago narrazio ezagun horrek behin berriro xaramelatu egin gaituela. Hala ere, irakurketa berri hauetan ahaztuxe genuen pertsonaia aurkitu dugu, Morgiana mirabea alegia. Eta again, ipuin honi eman ohi zaion azpititulua oroituz (Ali Baba eta berrogei lapurrak. Mirabe batek suntsituak) ipuinaren giltzarria bera dela esan genezake. Patxi Zubizarreta. Ali Baba eta berrogei lapurrak. 1993
Xabier Etxanizen kritika literarioa
ResponderEliminarLes Mille et Une Nuits
“Frantziaren botere politikoa letren arloan ere nabaria zen( XVIII. mendeko Europan); La Fontaine eta Perraulten ondoren hirugarren izen bat dugu: Antoine Galland. Politikari eta orientalista frantses horrek arabiar herri tradizioko altxor handienetakoa ekarri zuen Europara: Les Mille et Une Nuits, contes arabes traduits en français; 1704 eta 1712 bitartean, hamar tomo argitaratu zituen, eta bere heriotzaren ondoren, 1717an, beste bi tomo gehiago Mila gau eta bat gehiago bilduma ezaguna itzuliz. Galland-ek arabiar kultura ekarri zuen Europara, Patxi Zubizarretak Ali Baba eta berrogei lapurrak liburuaren hitzaurrean dioen bezala: “Europara sentsibilitate, sentsualitate eta mundu exotiko berriak ekarri zituzten(...) lehen bertsio hau oso ongi onartua izan zen, onartua eta Europako hainbat hizkuntzatara itzulia”(Zubizarreta, 1993:10).
Gallanden itzulpen horrek berebiziko garrantzia du, eta ez bakarrik arabiarren tradizioa ekartzeagatik, baita zubi moduan erabilia izan zelako eta arabieraren eta Europako beste hizkuntzen artea.XVIII. mende hasieraren ekarritako ipuin bilduma horrek leku berezia du egungo haur eta gazte literaturan.
Xerazadek kontaturiko ipuinen artean aurkitzen dira haur eta gazte literaturan klasikotzat hartzen diren Ali Baba, Sinbad, Aladin...eta hainbat ipuin miresgarri. Gallandek moldaketa ugari sartu zituen ipuinetan, poemak ezabatu zituen eta bere garairako gaitzesgarri ziren pasarteak moldatu. Horretaz gain, eskuizkribu siriar batean oinarritu zen bilduma egiterakoan, baina jatorri ezberdineko ipuinez osatu zuen hau.
Baina jatorriari buruzko eztabaida horiek alde batera utzita, argi dago Gallanden ipuin bildumak eragin handia izan zuela Europako literaturan, eta zer esanik ez haur eta gaztetxoen irakurgaietan, XVIII. mende horren bukaera aldera hasi baitziren ipuin ezagunenak argitaratzen liburu gisa. Baina hori baino lehen aldaketa handiak gertatu ziren gizartean.”
Xabier Etxaniz. Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historia. 1997:14.
Patxi Zubizarretaren hitzaurrea
ResponderEliminarMila gau eta bat gehiago antzinatik datorkigun istorio eta ipuin bilduma ezaguna da. Jakitunek diotenez, ipuin hauen jatorria bilatzeko XII, XIII eta XIV. mendeetara jo beharra dago, baina badira mila urte inguru dituztenak ere. Ondoren herria eta, batez ere, ipuin kontalariak izan dira narrazio hauek kontatzearen ondorioz birsortu egin dituztenak. Baina esan bezala, denboran oso atzera egin behar da ipuin hauen jatorria aurkitzeko, bai denboran bai espazioan: India, Pertsia zaharra, Egipto...
Mila gau eta bat gehiago bilduman era askotako ipuinak irakur ditzakegu: mitologikoak eta fantastikoak, errealistak eta satirikoak, historikoak...; baina denak ala denak ere istorio nagusi batean txertatuak eta harilduak, izanez ere, Xariarrek hil ez dezan, Xerazadek gauero-gauero ipuin xarmangarri bat kontatu behar baitio. Hona hemen Xerazaderen dohainez dakiguna:
Liburuak, antzinako gertakizun zaharrak, leiendak, iraganeko erregeen historiak eta poeta guztien idazlanak irakurriak zituen. Antzinako herri, errege eta poeten liburuetatik mila bildu eta etxean zeuzkala zioten. Oso hiztun ona zen eta edonork entzuten zuen atseginez berak zioenez.
Txikilu. Xerazaderen Gauak. 1992:19.
Ipuin hauen zabalkundea Europan XVIII. mende hasieran gertatu zen, Antoine Galland orientalista frantsesak (1647-1715) atalka-atalka bilduma honetako ipuin ugari eta Korana itzuli zituenean. Ipuin hauek Europara sentsibilitate, sentsualitate eta mundu exotiko berriak ekarri zituzten(...) lehen bertsio hau oso ongi onartua izan zen, onartua eta Europako hainbat hizkuntzatara itzulia.
Antoine Gallanden itzulpenaren gainean esan diren gauzen artean, hitzaurre honetara Juan Vernet-en hitzak ekarriko ditugu. Jakitun honek Gallanden itzulpena ez dela osoa oroitarazten digu (gogoan izan behar da, bestalde, Antoine Gallanden itzulpena ahoz jasotako ipuinetan eta zenbait eskuizkributan oinarritu zela), eta bildumaren laurdenera baino ez dela iristen.
Itzulpen honek, esate baterako, “Aladino eta lanpara miresgarria” eta “Ali Baba eta berrogei lapurrak” zekartzan; garai hartako gizarte frantziarraren amorrua eragingo zuten hainbat pasarte moldatu egiten zituen, eta baita gure liburuan han-hemenka agertzen diren poema ugari ezabatu ere. Baina guztiarekin ere, bai bere idazkera bai bere aurkezpena oso bat zetozen Eguzki erregearen (Luis XIV) gortesauek Ekialdeaz zuten ideiarekin: hortik bere arrakasta eta imitazioak.
Juan Vernet. Las mil y una noches. 1990:XXXV. or.
Esanak esan, Mila gau eta bat gehiago literatura arabiarra ezagutzen hasteko oso baliogarria gertatu zen eta berebiziko eragina izan zuen orduko idazle eta pentsalarien artean. Are gehiago: arabiarrek beraiek ere harrez gero aintzakotzat hartu zuten ordura arte nahiko gutxietsia izan zuten obra erraldoi eta luze hau. Eta bilduma honen luzetasuna aipatu dugula, XVIII. mendean zabaldu zen mehatxu bitxia datorkigu gogora, alegia, inork ezingo zuela liburu osoaren irakurketa amaitu, lehenago denok berdintzen gaituen Herioak eraman egingo zuelako...
Alabaina, eta irakurlearen lasaitasunerako, ondoren aurkezten dugun itzulpena ipuin bakar bati dagokio, bilduma honetan oso entzutetsua egin den Ali Baba eta berrogei lapurrak ipuinari hain zuzen ere. Itzulpena egiteko Antoine Gallanden frantses bertsioan oinarritu gara, eta esan beharrik ez dago narrazio ezagun horrek behin berriro xaramelatu egin gaituela. Hala ere, irakurketa berri hauetan ahaztuxe genuen pertsonaia aurkitu dugu, Morgiana mirabea alegia. Eta again, ipuin honi eman ohi zaion azpititulua oroituz (Ali Baba eta berrogei lapurrak. Mirabe batek suntsituak) ipuinaren giltzarria bera dela esan genezake.
Patxi Zubizarreta. Ali Baba eta berrogei lapurrak. 1993